Aita Serafiņtsu San Franziskori gozitzneurtuak
Dezun ezkero jaungoikoarekin
Eskualdi chit aundiya,
Iguzu zuri guk jarraitzea,
Franzisko miragarriya.
Zure jaiyotza da zeruentzat
Alaitasunezko izarra,
Infernu gaisto galgarrientzat
Atsekabe, izu-negarra;
Autu zenduen, Jesus-en gisan,
Askacho baten erdiya;
Iguzu etc.
Griņa ondatzalle bat mendeteeko,
Elur oteetan sarturik,
Garaitzen dezu zere burua,
jainkozko amorez suturik;
Gorputzari egiņ ziņon beti
Ordutik gerra biziya;
Iguzu etc.
Ikasi dezu guztiz egoki
Griņa okerrak menpetzen,
Arantza-artean zere gorputza
Etzera urratzez bildurtzen;
Lore galsiyez jantzitzen dala
Erori ziņan tokiya;
Iguzu etc.
Erasotzen-du deabru galkorrak
Zu menderatu nayean;
Ichura ederrak pekaturako
Ipiņirikan aurrean,
Baņa diozu burua erditzen
Jaungoikoz irazekiya;
Iguzu etc.
Zerutar eder Serafiņ batek
Dizkitzu ezarri zauriyak,
Jesukristoren chit antzekoak
Ta bere amore sariyak,
Dirudizula bera zerala
Zauriturikan guztiya;
Iguzu etc.
Distiaduraz inguraturik,
Ta utzirik azkar mundua,
Billa dijoa zure anima
Bereganako Zerura;
Etsaiyak andik galdu zuena
Iristen dezu jargoiya;
Iguzu etc.
Zure gorputza mundua oraindik
Mirariz edertzen dago,
Serafiņ baten era zutikan
Egunero ta ederrago;
Zure bitartez degula agertzen
Bakoitzak bere premiya;
Iguzu etc.
Zeran ezkero mesedeen-eske
Dijoazkizunen Patroya,
Iguzu-zuri guk jarraitzea
Franzisko miragarriya.