Nere andriari
Sanchez Iruri, Cayetano
Lanikan azko jaunak ustedet
iñondikan azaltzia,
erriyetako dudarik gabe...
ez det lotzik ezatia;
oraiñ artia naikua egiñdet
ishillikan egotia,
esan biar det zertarañen dan
nik artu nuen andria.
Mundu guziyan beste bat ezda
iñork ezdaki au zeiñ dan,
ezdakit bada zer jartzen zaiyon
azkotan oni kasketan;
bere bildurrak bai bizi nazu
juandaneko urtietan,
eskondunitzan... jaunak eskondu
bañan bizi naiz penetan.
Iñoiz kalera joaten dezu ta
ezdaki noizko etorri,
egun erdiya kampuan pasa
echera dator kantari,
baldiñ chiripaz itz orduanchen
igiñ ezkero berari,
ekingo diyo erriyetan da
balijuake igasi.
Iñork naibadu kontrariyorik
nere andriari jarri,
aurrez aldetik gaiztiatu ta
nondi naitikan etorri;
diru pushkabat naibadezute
igual ondocho ekarri,
nere esanak egiyak diran
jakingo dezute garbi.
Goiko españa arrotutzian
eta bekua simurtu,
arren onduan nola diabru
bate orduan burutu;
estarriyare garbiya dauka
iñon trabarikan ezdu;
mingaña oso biskorra
ezeren faltik eztizu.
Nola bai mendak usai gozoa
jatorrez dizu beria,
erriyetako alashen sortu
zenduen nere andria;
badakit askok esango dute
ezdu lotsik ezatia,
Ianikan asko badaukat oraiñ
berekin bizitutzia.
Urte batzuek izango dira
legez nitzala eskondu,
eznuen bada nire ustian
andre charretzako artu;
eskongaiyetan chit umilla zan
gerora dezu gaiztotu,
mutil gastiak etzaitezela
erozeiñekin fiyatu.
Neri besela andria bati
baldiñ bazaiyo gertatzen;
gisarajuari loteri charra
etzaiyo bada erortzen?
ikasikodu badaki sierto
mundu onetan bizitzen,
bai eta ere uste gabian
lotsa batzuek artutzen.