Negua
Sanchez Iruri, Cayetano
Negu gogorrak ekartzen ditu
alde daneta negarrak,
apurtu nairik asten danian
iñon diraden baztarrak
okertzen ditu zuzen daudenak
moteldu berriz azkarrak,
kupirik gabe orla urtero
beti asigo kazkarrak.
Noiz nai astendu chingorra gogor
euriya ezda ezanik,
ezdu atertzen istante batez
arida beti gogotik;
uste gabian elurra berriz
beste danak asperturik,
negu guziyan echian gaudez
eziñ egiñda lanarik.
Gure gisara urrantzaliak
echian dira gelditzen,
itsasorako nola girorik
azkotan ezdan izaten:
iñoiz batzuek joanagatikan
ezdira danak etortzen,
ondo dakigu urtero bada
emen dirala itotzen.
Kanpo guziyak galdutzen dira
ezda ez ezer gelditzen,
uren iñdarrak eta aiziak
berekiñ ditu ematen,
baserritarra lur garbiyakin
askotan dira arkitzen;
alde nanetik negarra beste
gauzarik ezda etortzen
Neguak ezdu gazabat onik
guziya sakarkeriya!
neguan beti alde nanetik
azalzenda misheria,
urtero orla arkitzen gera
utsa au balitz berriya,
ondo dakigu aspaldikuan
ala dagola garriya.
Joan dan urtian aurten
eta igual urrenguan
pobria beti ala izangoda
aurrera ere munduan;
orlako gauzak izaten dira
urtero bada neguan;
pen obet danak astuko dira
Jaunak eramantakuan.