Morane egaan
Irure, Cayetano S.
Zeņen edarki ushuben gisa
Egaan gora eta beera,
Gaztelutikan, Uliya-ra ta
Berak nalduben aldera;
Bide luzian mantzo ta azkar
Noiz nai jachirik lurrera.
Ezkutatubaz urrutiyan da
Azaldurikan ostera.
Gizona asko argiratu da
Urte guchi barrunbian,
Zeņek chiņistu ikusi gabe
Orla ibiltzen aldian;
Odoi tartian nai dubenian
Andik lurrera kolpian
Diruriyela erori eta
Ilbiardubela bian.
Beste gauz asko azaldu biar
Dira mundura oraindik,
Ikusgarriya gizon azkarrai
Dada burura jayorik;
Aurrera ere zayatu eta
Gaut'egun loa galdurik,
Orain bezela egongo dira
Lan ayekin arriturik.
Gure aitonak baldin lurpetik
Gaur azalduko balira
Eta ikusi gizonak orla
Egaan jira eta bira;
Laister esango luteke danak
Jarri orduko begira,
Ziņaturikan dudarik gabe
Oyek diabruak dira.