Martincho ta Marta
Irure, Cayetano S.
Pasaitik Errenteri
biyen bitartian,
baserricho bat or da
bada nonbaitian;
sagasti ta udare
askoren tartian,
chakur zuri pollita
daukana atian,
zaunkaka geyenian
lotuba katian,
ezdiyona utzitzen
iñori pakian,
ezkutatu artian
oso apartian.
Ez dirade izango
munduan beste bi,
bada maitiagorik
batak bestiari;
ezda besterik aitzen
gaur jende danari,
Martincho eta Marta
elduta alkarri,
beti bai or dabiltza
salto ala korri,
laztandubaz gaut'egun
farrez ta kantari
aingeruchoben gisa
ezkontzeko larri.
Baserriya gaur askok
famatzen dutena,
eziñ bururatu zait
beraren izena;
dalako Donostiyan
maite dizutena,
orko alaba dezu
damik ederrena,
Martinchoren izarra
zoratzen dubena,
beregatikan bada
illko litzakena,
eta beti ondotik
zaitzen dabillena.
Martincho eta Marta
festa ta erromeri,
zoro orla dabiltza
bat utzibe ori;
Oso ondo daudela
gauzak badiruri,
gañera maitasunez
¿non dira beste bi?
audiyotet aitutzen.
nik baste danari,
beti eskian daudez
bai Jaun aundiyari,
alkargaituza fedez
gaur bada komeni.
|