Mama gareztiya
Irure, Cayetano S.
Lukanbiyo ta Lukaz
bi lagun aundiyak,
alkarturik lenguban
aiņ baņo jarriyak;
ez oraiņ saltzen dauden
sagardo berriyak,
Ąbaņan bai Ergobiko
mama izugarriyak
naiz kale zabalak gaur
izan Donostiyak,
alderoko artutzen
zizkaten neurriyak,
par egiten zularik
an jende guziyak,
gaņera zamaizkiten
berekiņ guardiyak.
Andik egun batzubek
alkarturik biyak.
ara orduko ayen
itz da armoniyak;
Lukanhiyok Lnkasi
aditu akiyak,
moraturik zioztik
guro arpegiyak,
engaņatzen giotzik
errez erariyak,
ta par egiten ziguk
gaur erri guziyak,
ezpaitugu zaitutzen
zurruten neurriyak,
Churkunian andituk
ezurda mamiyak
Lukanbiyo itzketan
aspertu zanian,
Lukaz orla azi zan
bada ondorian;
bapo jarriyak gaitut
joan dan igandian,
baņan naiz mama egon
Ergobi aldian,
ez nak ez berriz joango
ara puzkatian,
oraiņdikane damu
zaukat barrenian,
gauz abek diralako
geronen kaltian,
chinchotuko algaituk
egunen batian.
Itz abek esan eta
chit egarriturik,
tabernan sartu ziran
alkarren ondotik;
egiņ zituzten gauzak
bai arrunt asturik,
ta Ergoiko mamaz
biyok zaleturik,
ori alkate jaunai
multa pagaturik,
baņan alferrik dezu
baldinba zurrutik,
berrizere guardiak
andira ondotik,
ezin ibilli bada
diranian zutik.
|