Malkoak
Sanchez, Cayetano
¡Oh! Zer degrazia gertatu dan
Donostiyako erriyan,
iru eche erre dirade
bañan denbora guchiyan;
barrenean zeuden kristau gaisoak
lotan Jaunaren graziyan
batzuek illak gelditu dira
su, gogorraren erdiyan.
Au antzemikan neronek ere
eroso niyon negarrez,
oroiturikan anchen garretan
erre diraden gaisoaz;
zhikita aundi, zar eta gazte
gusiak antse biyostuez,
kupi zaitezte chit biyotzetik
gero amacho maitiez.