Lezotik
Sanchez Irure, Cayetano
Euskal-erriko antziñetako
guk genituen legiak,
oraiñdik ere nere ustian
asko badira gordiak;
Santa Krutzeko erromeriyan
goguan dauka jendiak,
urtero datoz bada Lezora
Amá Euskaren semiak.
Lezon gaur dagon Santo Kristua
chit da Kristo debotua,
bere denboran milagrochuak
askori egintakua;
baldiñ gashorik joaten basiayo
edo erren gelditua,
bere makillak an lajatuta
utzik echera dijua.
Nola errenakala bestiak
gasho saudenak gaitzetik,
ikusten dira egun arretan,
ekartzen bada ezkutik;
gaitzen meriyoz oso galduak
eziñ daudenak ez chistik,
bañan gerora milagroz berriz
berak dijuaz bakarrik.
Eliz barrenan begiyen bistan
chinchilik daudez jarriyak,
nola biskortu diraden bada
ara joandiran eriyak
chinchilik daudez bai makuluak,
chikiyak eta aundiyak,
aiyen biarrik etzuten noabait
chit sendatuta utziyak.
Eliz orreta chit irrutitik
asko dirade getortzen,
fede aundiya oraiñ artian
diyotelako gordetzen;
milagrochuak beti arida
Santo Kristo au egiten,
orrengatikan euskaldun onak
Pozaz dute erragutzen.