Lendikan onera
Sanchez, Cayetano
Euskal-erriko usariyuak
oso dirade gaur galde,
lengoko zarrak arroz utzita
berriyak artu ditugu;
orostutzen naiz zerbait oraindik
eziņ nezake ukatu,
esan biar det lendik onera.
nola geraden gelditu.
Nondira oraiņ antziņelako
euskaldunaren jantziyak,
non dira bada chistu jotzalle
eta makil dantzariyak;
denbora batez obek berekin
zituen Euskal erriyak,
oraiņ galduak arkitzen dira
gure usanza gusiyak,
Autziņetako euskaldun onak
basiluzten bai jokuak,
guante motzekin pillota jotzen
pillota aunditakoak;
nola luzian, errebotian
chit isan dira artakuak,
baita palanka joku orretan
oso gizon indartzuak.
Lengoko zarrak danak utzila
certudituga berriyak,
karta jokuak choko askotan
eta..... beste pikardiyak;
pillo plazak chit egokiyak
tranpazta zaltzaz josiyak
amaika negar familiyetan
jartzen dituzten tokiyak.
Easkaldunaren elkartasuna
guziya dago galdua,
nola itzkuntza ala bestiak
erdaldunekin nastua;
autzi dirade lege maitiak
bai ere usariyoa.
Euskal-erriya negarrez dago
dariyolarik malkua.
Ezgandez berriz ikusirikan
len egon geran moduan,
euskaldan dana elkar maitatzen
bata bestien onduan
gaurtik aurrera egon gindezke
jarriyak oso kontuan,
pakepakian bizi gaitezen
euskaldunchoak munduan.