Kontu
Sanchez, Cayetano
Euskal-erriko usariyuak
oso dirade gaur galdu,
lengoko zarrak danak utzi ta
berriyak artu ditugu;
eziñ nezake ukatu,
esan biardet nola geraden
lendik onera gelditu.
Antzinetako euskaldun onak
basituzten bai jokuak
guante matzekin pillota jotzen
pillota aunditakuak;
nola luzian errebotian
isan dira artakuak,
baita palenka joku orretan
oso giran indartzuak.
Lengoko zarrak danak utzirik
oraiñ ditugu berriyak,
karta jokuak ezkutuchuan
eta... beste pikardiyak;
pillota plazak chit egokiyak
zaltzazta tranpaz josiyak,
amaika negar familiyetan
jartzen dituzten tokiyak.
Ez gaudez berriz ikusirikan
len egongeran moduari,
euskaldun donok elkar maitatzen
bata bestien onduari;
gaurtik aurrera egongindezke
jarriyak oso kontuan,
pake pakian bizi gaitzen
euskaldunchuak munduan.