Konchan
Sanchez, Cayetano
Iñork nai badu, farra gaur egiñ
dijuala bai Konchara,
uda partian farrez lertzko
ezdezuez leku charra;
nedoni ere egon izan naiz
iñoiz begira urtara,
baita egiñe esan bezala
egun batez naiko farra.
Kanpotar jende oiyetatikan
badirade bai mardulak,
beren erritik etortzen dira
preskatutzea odolak
zale shamarrak nola geraren
begiratutsen gizonak
eizte gabian ikusten dira
alakasheko gauz onak.
Mirabe ederchit egokiyak
Konchara dira etortzen,
iñoiz egon naiz aiyek begira
nela diraden bañatzen;
oiyen tartian badira fiñak
ezdiranak ikaratzen,
bildur aundibe oso barrena
arian diranak sartzen.
Mutil koskorrak beste batian
alashen ditut ikusi,
urian sartu naizituztenta
joaten ziraden igasi;
beste batzuek urarenkontra
egiten zuten karrashi,
ikaratuak bai gisajuat
¡zeñek urian sarrasi!
Erdal erritik etotzen dira
iñon diraden eriyak,
begi oker erdi kojuak
kasik danak elbarriyak
Koncha onetan azaltzen dira
bañatzera etorriya,
amaika milagro egiten da
oiyechekin ur gaziyak.