Kantu euskarari
Sanchez Irure, Cayetano
Ama euskara itzkuntzederra
ikusten zaitut galdua,
oraiñ artian isantzerana
arraz chit estimatua;
zure semiak orla ustia
egiñdute pekatua
urte askocho bakan lenago:
isango dute damua.
Denbora batez ama euskara
guziyok bai mintzaturik,
euskal-erriyan anai maitiak
zer genduen gauza oberik;
erdaldunekin oraiñ besela
batere nastu gaberik,
¡ay Aitortarrak lengo gisara
ez gaudez berriz jarririk!