Izkuntza maitea
Irure, Kayetano S.
1
Nola kabi bat osto tartian
Egoten dan estaliya,
Oraiņ alatsu arkitutzen da
Bai gare Euskal-erriya:
Txori txikiya egatu nairik
Eta lumen eskasiya
Ama euskera alaxen dago
Aspalditxoan jarriya.
2
Udaberritik asitzen dira
Kanpo gaziyak edertzen,
Bada ni gaurtik asiko nazu
Ama euskera zabaltzen;
Ikusten dizut oso txokuan
Bildurrez dala arkitzen,
Oroitu utsak begiyetara
Malkoak dizkit azaltzen.
3
Non dega oraiņ antziņetako
Ama euskera guria;
Non dagon bada galdetzen dizut
Non otedagon gordia,
Nik ondo dakit gaur non dagoan
Ezdet lotzik esatia,
Beste batzuak estali dute
Gure izkuntza maitia.
4
Estali dute baņan ez ondo
Ezda oraindikan aztu,
Anai maitiak nere gisara
Guziyak orain lagundu;
Gure itzkuntza paregabia
Garbi biarda azaldu,
Bestela esan bearko degu
Euskal-erriya da galdu.