Itz gozoak
X.
Aingeru zoragarri
¡ai ere kutuna!
zeruan da mundua
berdiñik ezduna;
aushen da soramena
guk gaur dankaguna
biotz biotzetikan
maitatzen deguna
amaren biotzeko
maitea zera zu,
lepotik eldu eta
eman nazu musu;
nik bai jango zinduzket,
au sinista zazu,
beti zuri begira
jarria naukazu
Mundu guztia dago
gaur zuri begira
chit oso arriturik
bada arpegira;
¡aushen aurren ederra!
ishiltzen ezdira,
¡atoz, atoz aguro,
amachon titira!
Oraiñ nere ederra
titia arturik,
ia egiten dezun
maitechoa lorik;
bestela ezdirazu
emango pakerik,
ni triste jarri gabe
ez egiñ negarrik.
|