Iguzkiya
Sanchez, C.
Egun sentiyan iguzkiyada
oso gustora azaltzen,
iguzkiyakin gerade bada
guziyak pozaz arkitzen;
mundu onetan gauza oberik
lanican azko topatzen
chiki ta aundi zar eta gazte
guziyak gaitu berotzen.
Atzeguin ta baita negu gogorran
iguzkiya azaltzia,
amaika aldiz egoten dezu
zaleturikan jendia;
pobrien kapa esaten dute
baliteke iaatia,
zerengatikan pobria beti
dago errapes faltia.
Iguzyakin dirade bada
kampo guziya edertzen,
zelai buztiya intzaz daudenak
dizdiraz ala azaltzen;
chori chiquiyak berai begira
ekiten dute kantatzen,
iguzkiyakin mundu onetan
guziyok gera alaitzen.
|