Gure mendiyak
Sanches Irure, Cayetano
Euskal-Erriko mendiyetara
igo nitzan egunian,
baserri-churi asko ikusi
nituben bide danian;
arbolak ere lorez betiak
soro eta zelayan,
elurra egiñ balu bezela
erruz aurreko gabian.
Eguzkiyaren printzak alaitzen
zituben toki guztiyak,
¡zeñen ederki diz diz egiten
zuten belarcho baztiyak!
chit urrutira erakutziyak
kolore ikusgarriyak,
ziduritela danak zaudela
gañetik urrez jantziyak.
Diamantezko koroi eder bat
ematen zuben soruak,
eta aldare argiz betia
apaindurikan basuak;
aingeru polit miragarriyak
egazti edo usuak,
gure mendiyak orrela jarri
zizkigun bai Jaungoikuak.
Oraindikane oroituzen naiz
eguzki chit indartsuak
arkaitz tartetik nola azaldu
zituben lañu pishuak;
eta gañera zabaldu ere
likurta oso gozubak,
usai oberik eziñ zeikian
eman barats ta soruak.
Arbol gañetan entzun nituben
dokant chit alaigarriyak,
goizetik arrats isbildu gabe
aritu ziran choriyak;
ta micheletak loretik lore
egaan zabiltzan guziyak,
eta lur petik azaldu ziran
gañera beste pistiyak.
Artalde eder mardul galanta
zabaldua belardiyan,
bildoch pocholo jayo berriyak
amaren aldamenian;
mutill sendo bat chakur birekin
zaitutzen danen aurrian,
zutikan anchen ikusi nuen
echolaren itzalian.
Elizacho bat ikusi nuen
Mendi oieren tartian,
goroldiyozta untzez betia
ichura dana joanian;
bañan zaukaizkin iru aldare
chit politak barrenian,
zar izan arren estimatua
daukate auzo danian.
Gauza abek danak oztu ta gero
iya irichirik beera,
guretzecho bat sortu zitzaidan
kolpez aurreko aldera:
eta aiton bat ikusi unen
joan zala aldamenera,
¡erdi negarrez buru utzikan
errezuak egitera!
Aiton leyalak bere otoitzak
bukatu zitubenian,
galdetu niyon gurutzi arrek
an zer esan nai zukian;
-Erantzun ziran gizarajuak
seme joan dan gerratian
¡o! nere aita orchen iltzuten
azkeneko atakian.
Maiz egoten naiz seme ontzua
gurutziaren aurrian,
Jaungoikoari errezatutzen
aita zanen izenian;
bakar bakarrik etortzen nazu
ira orduko bidian;
eta onela ibilliko naiz
gauka naizen bitartian.
Itz abek esan eta aitona
beetik gora joan zanian;
orduban belaunikatu nitzen
gurutziaren aurrian;
errezochuak egiñ da gero
echeratu nitzanian
erriyan sartu baña lenago
illuna nuen gañian.
Euskal-Erriko mendiyak beti
oroituko zaizkit neri,
edo bestela egon biarko
dizut burutikan gaizki;
uda-berriyan berriz joango naiz
Jaunak usten badit ori,
gurutziaren onduan alkar
gaite zen aitona ta ni.