Gizon diabrua!
Irure, Cayetano S.
Igande ta astelen
larunbat gabian,
iņola eziņ egon
zerade echian;
zenbait diruben jabe
egiņ ondorian,
Jaunak dakiyen arte
zuadez churrutian,
alderaka atortzen
zera goiz aldian,
zalaparta aundiyan
danak jo nayian,
esantzeraņon lotan
daudenak oyian,
aurrake daukaizkitzu
bildurrak aidian,
ni ere ala nabil
bai oraiņ artian
Ązuzenduko altzera
bada noiz baitian!
Astian iru egun
bada lan egiņik
ezdezu familian
utzitzen dirurik;
emazte ta aurchuak
barrendikan utzik,
aukiadiarekin
indar danak joanik,
echian da kalian
osta osta zutik,
eztaltzeko gaņetik
ezer gabetandik,
beti erdi negarrez
eta lotzaturik,
batzubetan eskian
zerbait bildu nairik,
biyotza lertzeraņon
triste kupiturik,
Jaunari erresatzen
malkotan urturik.
Ezkondu nitzan baņan...
ĄJesus Jaungoikoa!
alferrik izan arren
nago damutua;
senarra artu nuen
oso pikarua,
ordiya ta utziya
chit gaņ gaņekua,
eta aspaldichotik
daukat esautua,
gure ordez gaur maite
dubela ardua,
esan liteke dala
danaren maisua
goizetik aratzarte
ustutzen basua,
eta ara gaņera
emen milagrua,
chinchotzen balin bada
Ągizon diabrua!
|