Gizon diabrua!
Sanchez Irure, Cayetano
Esan arren alferrik
zuk beti zuria,
etzaizti ez aztutzen
taberna bidia;
gaberako echera
zatozkit betia,
irizten dan bakoitzen
bada igandia.
Astian ere bapo
badakizu jartzen,
eta egun erdiyan
kalian lo artzen;
gaņera alderoka
echera etortzen,
Ąta zer esango duten
etzera lotzatzen!
Ezin bizirik gaudez
arrunt misheriyan,
eta -arlotienak
gaur auso guziyan;
iya geratzeraņon
bai larru-gorrryan,
ezer ezdaukagula
bada baserriyan.
Lurrak jorratu gabe
ukulluak utzak,
kalera azaltzeko
zorrarekin lotsak;
abek ekarri ditu
bizi moda motzak,
gizon zurrut saliak
ta langille otzak.
|