Gerta berriya
Sanchez, Cayetano
Azasoaren ogeita bostan
eta gaudezen urtian
zer gertata dan esan biardet
gure itzkuntza maitian;
Donostiyako plaza berriyan
ostatu baten aurriyan,
mutil gazte bat astuazaitzen
anchen zegon arkupian.
Andikan laister etorri zaiyo
emakume bat berari,
opil erdiya ekarri diyo
gure mutil koskorrari;
emakumiak alde egiņda
beste bat zaiyo etorri,
ogiya utzi lurrian eta
jostatzen ziraden azi.
Astua utzi bakarrik eta
biyak zebiltzan jostatzen,
astorik sanik gure mutilla
ezan ez gogeratutzen;
gisa onetan ordubetian
guchiyenaz ibillizen,
naiko jolasa au egiņikan
astochuarenga joantzen.
Asto onduan beste mutil bat
anchen zegoan jarriya,
eskola gabe piper egiņda,
jolasera etorriya;
gerora biya burreskaturik
jarrizuten komeriya,
zerengatikan uzte dezute
galduzelako ogiya.
Biyak burrukan ikusirikan
erruz bilduda jendia,
odoltzeraņon elkarri joka
obek ibilduak dira;
gerora berriz oso laisterka
anchen san zeladoria,
makilla gora gogor jasorik
onek egiņdu pakia.
Zerongatikan zerate emen
orla biyak burrukatu,
zeladoriak mutilchoari
alashen ziyen galdetu;
esantzazute bildurrik gabe
etzaite-tela ikaratu,
nik paperian eskribatzeko
ongi biauzut jakindu.
Esango diyot biarbezela
emen zer gertatutzendan
nik utzitako ogi koskorbat
orrek ziradelako, jan;
ezbaizayola ezer chinistu
ari zaiyo gezurretan
zerengatikan emen lurrian
etzalako ogirikan.
Zuk aldakízu zeņek dun kulpa
oraiņ bi mutil obetanm
oiyek ezdute ezeren kulpik
ez eman ez erriyetan,
irugarren isilik dago
danak entzuten chit bertan
orishen dala meriyoz emen
jarri gara erriyetan.
Danak entzuten aspaldichoan
anchen negoan jarriya
bereganatu nazu seriyo
esan nairikan egiya;
zeladoriak galdetu ziran
noiz dik zera etorriya
lenbizikotik emenche nago
nik badakit bai gusiya.
Adizkidia esango nazu
emateko castigua
irugarrena ez det ikusten
nondago bada sartua;
emen ogiya janduenada
atzian dagon astua
oridalako gaur isanduda
plazontan okasiyua.
Artu zaiyozu biar besela
astochoari gaur nota
emen gertadan kasiyan
orrechek dizuta kulpa:
meresidizu pagasitzia
amarbat pestako multa
edo bestela kartzela eman
soka batekin lotuta.