Gaur bizibalirake
Sanchez Irure, Cayetano
Nola aisiak ibildutzen du
iñoiz orbela aidian,
bere lekutik erori eta
arkitzen dana lurrian;
ni ere alatzu ibildua naiz
atzo Getari aldian,
orra aurretik nere anaiyak
jarri jakiñen gañian.
Oroiturikan oraiñdik ere
nonbait badala Elkano,
Donostiyatik Getariyara
beiñ joantzen duen Kaitano;
bere erriyan Elkano ona
itsas onduan andago,
kantabriyako gizon argiya
eziñda eziñ geiyago.
Chiquitandikan irakurriya
araiñdik daukat goguan,
lendabiziko jira emana
Elkano dala manduan;
buroz askarra edo argiya
bañan alako moduan,
eziñ liteke beste bat jarri
an berdintzeko onduan.
Euskal-erriyak famaz beterik
aushendalako meriyo,
gizon argiya chit isandala
mundu guziyak gaur diyo;
onen kondaira irakurtzian
batek bada ala diyo,
Ama euskaran eziñ ipiñi
onek zuena baliyo.
¡Oh! zeñen pozgarri arkitutzendan
Getariyako jendia,
Oraimengarri daukatelako
paregabeko semia;
Elkano ona gizon argiya
azaiñ askoren jabia,
euskaldunchua ez bada antzi
ikusitzera joatia.
Aldamar ere Getarikua
onentzat ezda esanik,
Euskal-erriyan ez ia isanda
orlako gizon fiñarik;
bere itzkuntza eta legiak
maite zituan barrendik,
erdaldunikan etzan munduan
oni emango ziyonik.
Jaunak mundura berriz azaldu
egingo balu Aldamar,
badakit sierto au ikusita
egingolukela negar;
zeñek chinistu lendik onera
¡Oh! gu nola jarri geran,
anai maitiak zenek ezautu
gaur euskaldunak zein geran.