Euskaldun maitiak!
Sanchez, Cayetano
Zer euskaldunak geran
noa ezatera
nola autzia dagoan
gaur gure itzkera;
aurrera biarrian
jarrik atzera,
¡ay auskaldun maitiak
arrun galdu gera!
Maita degun bada
guziok euskara
autzirikan betiko
bestia... alba da;
ondo oroiturikan
lengo lege zarra
mundu ontan gurotzat
¿oberikan alda?
Lege zarrak utzita
berriak arturik,
oraingo euskaldunak
zer geran esan nik;
besti... oiekin gaudez
oso bateturik,
geren buruak bada
edertzat jarririk.
Antziñakoak zuten
itzkera gordia,
oraiñ deguna bañan
milla aldiz obia
orida euskalduna
jtorra izatia,
etzuten bada galdu
beñere legia.
Guk bai galdu ditugu
lege ta itzkera,
oraingo euskaldunak
deuz ere ezkera
baldiñ gisa onetan
baguaz aurrera,
zarri sartuko gera
guziok lur pera.
Bizi izan baziden
gaur gure aitonak,
etzituzten galdu
beren zori onak;
orra zergeran esan
oraingo gizonak,
biotza mugitsentzain
agur euskaldunak.
|