Erregalua
Sanchez, Cayetano
Lauki batzuek ikusiditut
leiyo batian jarriyak,
aiye begira gelditzen dira
chikiyak eta aundiyak
Aita San Jose eta bestiak
oso dira egokiyak,
Ama Birgiña Lourdeskuata
esango ditut guziyak.
San Francisko ta Ama Birjiña
au Errosariyokoa,
San Antoniyo berriz bestia
oso Santu debotua;
seigarrena ezda itzusiya
Famili Sagradokua
lauki obechek ikusirikan
bati dariyo malkua.
Sei laukicheak ederrak dira
ezer ezdute ez charrik,
danaren bistan leiyuan daudez
ez det esaten gezurrik;
nere gisara egon zaitezte
aiye begira jarririk,
lanikan azko bada topatzen
obechek bañen oberik.
Euskaldunaren elkartasuna
emen papercho bat bada,
Oni erderez deitzen diyote
buruz UNION BASKONGADA;
lauki obechek ikusitzera
suazte donok bertara,
bire galtzerik ezda batere
X kale Loiyolara.
Biyotz oneko euskaldunchoak
paper onenchen jabiak,
bati fabore orla egiteko
eziñ billatu obiak
beti orlashen ibiltzen dira
sokorritutzen pobriak,
obek guriyak gordetzen ditu
gure Jaungoiko maitiak.