Erdi erua
Irure, Cayetano S.
Aitondu ta dantzara
igande eta jai.
jendien farragarri
ortzabiltza zu bai;
goizetik arratsarte
ekeņik zurrutai,
bada toki askotan
saltzen dauden mamai,
echen alderoka
zatozkit bai noiz nai.
Zelaiko lanak utzi
dituzu batera,
astegunian ere
or zubaz kalera;
achur da layarako
bai zartu bazera,
eta jayetan zubaz
dantzan ibiltzera,
illia zuriturik
lotsatzen etzera.
Zu baņan zarrugabak
dabiltza lanian
goizetik arratsarte
gogoz zelayean;
iserditzen dirala
ari diranian,
dantza ta zurrutari
utzirik pakian,
emazte ta semien
bai aldamenian.
Erariyak mendian
artu zaitu iya,
zartzera gizonentzat
azer alderdiya;
buruan jarri zaizu
dantzako maniya,
etzera gogoratzen
zure fameliyan,
eta orain echian
dagon misheriya.
Ganadu gashubari
eman gabe jaten,
gizona echetikan
noiz nai zera joaten;
ez dezu achurrari
eskubetan artzen,
eta apenaz zeran
ukulluan sartzen,
etzera zikinduko
azpiyak egiten.
Ausuben farragarri
bizi ez gaitian,
gure familichuan
gaņera pakian;
zaya zaitez gizona
zure zelayean,
bestela laister gera
betiko lurpian,
eta azi biarrak
ondoren eskian.
|