Biba! Donostiya
Sanchez Irure, Cayetano
Eziñ nezake ongi naitare
biar bezela mintzatu,
bañan ala ere nai nuke oraiñ
zerbaitera bai zaiyatu;
gure itzkuntza chit zalla dala,
donok ori badakigu,
ezer okerrik gaur jartzenbadet
euskaldunchuak barkatu.
Estropara bat ikusi ditu
Donostiarren artian,
Ondarrabikua ere anchenzan
emenguakin tartian;
onera nonbait etorri ziran
zerbaiterako ustian,
gisarajuak ipiñiziran
arraz chit leku charrian.
Iru treñeru Donostiyatik
laugarrera kanpokua,
esan bezela Ondarrabitik
onuntz etorritakua;
abek labetan zeintzan onena
zan ikusteko asmua,
zortzireun pesta zuten zariya
Bilgumiak agindua.
Amarretako biar bezela
labak antzeuden jarriyak,
jende chukuna eziñ geiyago
estropara etorriyak;
chukuntasuna zertan esandet
betidu euskal-erriyak,
parerik ezdu isan beñere
gauz ontan ez kantabriyak.
Labak batian asiziraden
noski egiñabak egiñ,
nere ustian aritu dira
biar beshelashe bai fiñ;
or ikustenda zeiñdan geiyago
ori beren indarrakin,
gero askena etortzen danak
askotan artzen baitu miñ.
Donostiarrek beti bezela
ontan ezdago dudarik,
arraunerako eziñ topatu
liteke bada besterik;
Ondarrabiko treñeru ori
setorren oso atzetik,
askoz obeto isango zuen,
kendu esbazan echetik.
Lotsaz beterik joanak dirade.
tristiak beren echera,
ezdaudez berriz etorririkan
Donostiarren tartera;
ezdakit nola etorri diran
ori jakinda onera,
pushka bateko sartuak dira
oiyen indarrak lur pera.
Alper alperrik ariko dira
garbi dago ikusiya,
arraunerako onena dala
emen dagon gazteriya;
beti onela isan dedilla,
gero datorren guziya,
agur anaiyak urrena artian
eta ¡biba! Donostiya.