Bedinka baserritarra!
Irure, Cayetano S.
Seme alabak aitak arturik
joaten dira zelayera,
egun-sentiyan uda ta negu
lurrak maniatutzera;
eta illuntziakin batian
echeratu bai ostera
achur da layak zintzo bildurik
fameliyan alkartzera.
Danak bildurik mayen orduban
zerbait artzeko asmuan,
errezatutzen azten dituzu
ziņaturikan orduan;
usariyua zaiturik bizi
dira oraindaņokuan
ezaguturik Jaunak saritzen
dakizkilako munduan.
Antziņetako lege Santu au
arrats chit ona izanik,
baserritarrak maiatatzen dute
danak bigotzen erditik;
gabaz bezela ala goizian
jaiki orduko oyetik,
Aita guria esan baņan len
ezdira joango echetik.
Euskal-erriko baserritarrak
Jaungoikuben fedetsuak,
oraindik ere asko baditu
emen bere aldekuak;
chit maiz egiten dakizkitenak
biyotzetik errezuak,
eliza korrak ta langilliak
seme onen gurasuak.
Jaungoikoari erregutzin
beti izanik aurrena.
gauza oberik ezda munduan
ezercho eta urrena;
baserritarra dezu danetan
asko egiten dubena,
gora begira umildurikan
eman nayian barrena.
Bide zuzenez bizitutzeko
naiz gaztia eta zarra,
bere lanetik erakutziyaz
iserdiya ta afarra;
alde batera oso utzirik
emengo izketa charra,
pake gozoan aserre gabe
Ąbedinka baserriturra!