Baserritarra
Irure, Cayetano S.
Elizaburuko baserriyan
gaurre bizi dan aitona,
eunda zazpi urte berekin
bizkarrian dizkitzuna
Donostiyara oraindik ere
tsit maiz etortzen dezuna
zarra da bañon nai dubenian
gazte bat beziñ itztuna,
len santuak eta euskera
beti maitatzen dituna,
Euskal erriyan erdaldunikan
ikusi nai ezdizuna,
zayatutare zall da topatzen
onelako enskalduna.
Eskapulayo bedinkatubak
lepotikan zintzilikan,
beti berekin ibiltzen ditu
bai kendu gabetandikan;
eta askotan buru utzikan
belauniko jarririkan,
ziñatu eta bero ondoren
aberi muñ emanikan,
biyotzetikan eskatzen dizu
gora begiraturikan,
zar izan arren zayatu nai det
zelayian oraindikan,
eta lagundu zairazu bada
Jesús ona zerutikan.
|