Baserritarra
Irure S., Cayetano
Ama euskara eta fueruak
maite ditun gizon zarra ,
nekazaritzan oraindik
gazte bat bezin azkarra;
euskal festetan urtero onuntz
datorren baserritarra,
au da geyenak ezautzen degun
Mendiburuko maiztarra.
Uda ta negu egun-santiyan
joaten dezu zelayera,
naiz dala laya ta achurrakin
soro lanak egitera;
ezdu nekiak ikaratutzen
zarra dalarikan bera,
chit gogo aundiz zayatutzen da
begiraturik echera.
Ebiya eta chingorra gogor
naiz ere ariatikan,
eta mendiyak egonagatik
elurrez eztalirikan,
ez du utziko igande goizik
an guchigo jayarikan
egualdi charrak ikaratuta
mezik entzun gaberikan.
Langillia da ta sayatzen da
eta gaņera zintzua,
biyotz biguņa eskaliakin
baserritar ondradua,
elizako da gizon umilla
gaztetandik fedetsua,
lur maniatzen oraindik ere
beste askoren maisua.