Bai neri damutu!
Sanchez Iruri, Cayetano
Ezkondu nitzan gazte
zarture gazterik,
senarra artu nuben
zoro nitzalarik;
bizitzen ikasi det
ederki geroztik,
zenbat sufritzen deran
nik bakarrik dakit.
Gaur senartzat detanak
¡o! artu bañan len,
alkartutzia biyak
nai zuben len baitlen;
bera larrizan bañan...
ni ere alashen,
ez nitzan ezkonduko
ezautu banuben.
Asko maite ninduben
ezkon berriyetan,
iñoiz artutzerañon
berak besubetan;
bañan andikan laister
giñan erriyetan,
ta ala ari gera
ordu guztiyetan.
Lanetik dabil beti
tranpetan igasi,
gizon alperragorik
ez det nik ikusi:
audala ori dala
ezdaki noiz azi,
aspaldichuan ezer
ezdit irabazi.
Nik ezdakit, ez nola
sortzendun dirua,
echeratzen da beti
erdi berdoztua;
eta gabero jartzen
du okasiyua,
oyian egon arren
naiz andre gashua.
Aur tristia negarrez
daudez geyenian,
aita ikusirikan
ama jo nayian;
abek gaur edo bigar
zerbait diranian,
goguan irukiko
dute onenian.
Gero esaten dute
¡Jesus neska zarra!
alegiya egiten
diyotela farra,
gazterik artzen badu
orlako senarra,
ezdauka mundu ontan
bizi nodu charra.
Jakin izan banuen
ta neri galdetu,
edo ezkondutzeko
bai egin mandatu;
naiz amasei etorri
¡orla arrapatu!
egin banitzan egin
¡bai neri damutu!
|