Ay! Euskal-erriya
Sanchez Irure, Cayetano
Nola zelaiyak ikusten dira
iñoiz jorratu berriyak,
bai eta ere lur arrotuan
mokoka berriz choriya;
alatzu emen udan dabiltza
kanpotikan etorriyak
makiñachobat gaurre badauzka
orla gure Donostiyak.
Ushuak iñoiz ibiltzen dira
leku batetik bestera,
toki batian aspertutzian
beste bat billatutzera;
gisa orretan etortzen dira
chori batzuek onera,
ushiatutzen ezbadirade
ezdira joaten bestera.
Donostiyara etortzen dira
leku askotik urtero,
beren erriyan eziñ egonda
egiten duelako bero;
emen kabiyak itendituzte
baliñ badaudez luzaro,
esmeta gusi bay Donostiyan
gelditzen dirade gero.