Antzi tristiak!
Sanchez Irure, Cayetano
Arratz aldeko bostak alashen
gudi gora edo bera,
nere echetik abiya nitzan
susen Donosti maitera;
bitartiortan zer gartatu dan
oraiñ noa ezatera
negarra askok egiñ biardu
irakurizian papera.
Lau gizon zarrek zemate larik
atzo biskarka kamilla,
ura ikusita inguratu zan
sekulako jende pilla;
askok siyoten sijua zela
eritu onbaten billa,
beste batzuek bastar batian
segola gizon batilla.
Aiyen esanak gezurrak ziran
etzan ezan alakarik,
baizik gasho bat illa illian
eziñ aznaza arturik;
nombait tristia pobria zanda
etzaukan iñon alborik,
senda lekura bai zeramaten
kamil batian sarturik.
Irrutira bai entzuten ziran
¡Jesús! arren ¡ay! tristiak,
iñondik nonbart etziyon usten
gashuari oñasiyak;
errukituta gelditzen ziran
an inguruko jendiak,
esanaz bada lagun zaiyola
gure Jaungoiko maitiak.