Mando zamatuak
Samaniego
Bi mando zijoazen,
Biak zamatuak,
Bata eta bestea
Elkarri lotuak.
Bata zijoan arras
Ederki jantzia,
Zinta, kaskabel, lumaz
Betea guztia.
Atzetikan zinzillik
Zeukan joaleak
Iduki oi zituen
Airean kaleak:
Bizkarrean zeraman
Urre zama andia,
Ongi botatzen zion
jendeak begia.
Bestea lotsaturik
Zijoan arlotez,
Zamatu zutelako
Zaku garagarrez.
Ez ziran nerekiko
Arrotzeko galak
Bizkarrean zituen
Garagar kostalak;
Irteten zaiozkate
Lapurrak bidean;
Mando ederragana
Zuzen-zuzenean.
Ostikoka asten da
Egiñaz irrintzi,
Eta alderatutzen
Ez die nai utzi,
Beldurrez geldi dediñ
Jantzi gabetanik
Bota zuen bezala
Amak sabeletik.
Nola zituzten chispak
Lapurrak berekin,
Ill eta joan ziraden
Diruak arturik,
Ukitu ere gabe
Bestea utzirik.
Au ikusi ondoren
Bigarren mandoak,
Esan omen zituen
Itz onelakoak:
Deabru echeraño
Bijoa jantzia
Laburtu bear badu
Onela bizia;
Naiago det eraman
Askoz garagarra,
Ezen ez urre zama
Edo naiz zillarra.
|