Jupiter eta astoa
Samaniego
Jupiterri, zeña dan
Jaungoiko falsoa,
Kejatu zitzaion bein
Biziro astoa.
-Ez dakit,-esan zion,-
Nola dan astorik
Baratza zaia, nausi,
Izan nai duenik.
Egunoro narama
Plazara berekiñ,
Aza, porru, tipula
Eta lechugakiñ.
Oyek saldu ondoren
Biurtzen naiz nekez
Arras zamaturika,
Echera, gorotzez.
Ezerere jan gabe
Nabill erdi illa,
Goitik-bera sentitzen
Derala makilla.-
Astoaren negarraz
Jauna da kupitzen,
Eta tellagin bati
An dio bialtzen.
Laster biurtzen zaio
Berriz Jupiterri,
Esanaz:-tellagiñak
Iltzen narabill ni.
Jan guchi ematen dit,
Makill golpe asko,
¡Nonbait eraman beat,
Jauna, zenbait chasko!
Emen nator, berorri
Berriz eskatzera,
¡Arren! bidal nazala
Beste eche batera:-
Larru-zale zar bati
Bidaldutzen dio;
Astoari obeki
Ez dijoakio.
Biurtu zan lasterka
Berriz kejarekin,
Eta jaunari zion
Onela itz egin:
-Jauna, larru-zaleak
Zamatzen nau erruz
Egunoro idi, bei
Eta zaldi-larruz.
Nere uste guztian
Dauka deseoa
Zamaz lerturik illa
Ni ikustekoa:
Nola nere larrua
Dan aski aundia,
Nerekin egin nai du
Segurki zagia.-
Jaunak, entzunik aren
Itz negargarriak,
Ichi ziozkan arras
Bere belarriak,
Esaten ziolarik:
-Emendik aurrera
Ez datorrela iñor
Keja ematera
Ez naiz iñorchoz ere
Berdin kupituko;
Beren patuarekin
Dira geldituko
Asto eta cherriak,
Mandoak, zaldiak,
Gizon eta abere
Diraden guztiak.-
Iñork ez du estimatzen
Bere suertea
Ustez dala besteena
Askozaz obea.
|