Jakintsuna eta nekazaria
Samaniego
Nekazari batek du
Gizon bat ikusten
Liburua eskuan
Eta pasiatzen.
Biyak elkarri zaizka
Asitzen itzketan,
Lena nekazaria
Moducho onetan:
¡Ongi ona da, jauna,
Berorren bizia;
Obe du ez dan jayo,
Bai, nekazaria!
Guk egin bear degu
Urte guztian lan,
Beok bizi ditezen
Pasea eta jan.
Munduko gauzak dira
Ongi desberdiñak
Izan arren guztiak
Jainkoak egiñak.
¿Zertarako dirade
Beron liburuak,
Ez bada nastutzeko
Alferren butuak?
Kendu bear liteke
Chit alferkeria,
Orduan genuke guk
Lanaren erdia.
Geroztika giñake
Askozaz obeki,
Ez lirake izango
Berok ere gaizki.
Adiskidea, dezu
Ederki itz egin,
Eranzun zion baña
Beardezu jakin
Ez daudela munduan
Gauzak ain desberdin,
Eta bazekiela
Jainkoak zez egin.
Buruak egiten du
Lanikan geiena,
Iduririk nekatzen
Dala guchiena,
Eta esana dago,
Baldin bada abilla,
Buru batek balio
Dituela milla.
Esan zadazu niri
Zuk, nekazaria,
¿Nork erakutsi zuen
Ereiten garia?
¿Nork elorri churian
Sagarra chertatzen?
¿Nork sagar-tolareak
Zur-olez egiten?
¿Nork sortuak dirade
Aitzurra, goldea,
Laiak, eta bostortza,
Eta besabea?
Zu oean zurrungaz
Zaudenean lotan,
Norbaitek bere gelan
Asko gaberditan
Lau bider nastu oi du
Gogotik burua,
Eskuetan arturik
Bere liburua.
Asmatzen badu zerbait,
Gertatu oi dana,
Gizonak egin dezan
Errazago lana,
Geiago egiten du
Buruz gizon onek,
Ezen ez eskuakin
Eun milla gizonek.
Begira irakiten
Dagoan paziak
Zeñ aisa eramaten
Dituen onziak,
Naiz izan bere kontra
Aize mot guztiak,
Eta marea andi,
Edo ur biziak.
Pazia bat urekin
Ikus zazu nola
Dabillen an errota,
Emen berriz ola.
Eziñ eginduena
Gure alegiñak,
Egiten du pertzako
Uraren lurririak.
Lurriñaren indarra
Ezagututzea
Izan da buru baten
Abillidadea;
Argatik esaten da
Buru batek milla
Balio dituela
Baldin hada abilla.
Jakin bear da bada,
Da indartsuena,
Ez gorputz bortizkoa,
Bai jakintsuena.
Chispa batekin amar
Urteko gaztea
Ain da bortitza gaur, non
Gizon goiantea.
Geiena dakitenak,
Gaurko egunean,
Idukitzen oi dute
Mundua menean.
|