Iturriko oriña
Samaniego
Nekez, baño arkitu
Zuen iturria
Orin batek; il nairik
Zeukan egarria.
Edan zuen orduan,
Gasoa zan ari
Urean begiratze
Bere buruari;
Ez da zer farrik egin
Irakurtzalleak,
Bazerate benturaz
Neskacha gazteak;
Jakin bear dezute
Gaur dan egunetik,
Ez duela oriñak
Beste ispillurik.
Guztiz ederra dala
Zaio iduritzen,
Batez ere adarrak
Dute chit choratzen;
Baña ditu arkitzen
Aren mesedeak
Chit ichusiak bere
Zanko luze meak.
Zanko laburragoak
Baldin banituke,
Nere parerik, zion,
Iñon nik ez nuke.
¡A! eman bazizkiran
Gure Jaungoikoak
Edokichiagoak
Nere bi zankoak!
Onela dagoala
Mar-mar iturrian,
Zangak aditzen ditu
Ez chit urrutian.
Laisterka asitzen da
Mendira igotzen,
Zakurrak ondotika
Diote jarraitzen.
Iges egin duela
Uste duenean,
Gelditzen da batean
Otadi batean,
Lotu ziozkalako
Bere bi adarrak
Otetikan-otera
An zegoen larrak.
Zakurrak gañeratzen
Zaizka gaisoari,
Ill eta bertan uzten
Die nausiari.
Orra adar ederrak,
Zanko itsusiak,
Oiek chit onak eta
Aiek galgarriak.
Choroak engañatzen
Oi ditu ichurak;
Ez ordea beñere
Zentzua dutenak.
|