Esne saltzallea
Samaniego
Neskacha bat zijoan
Plazara neguan,
Eskuan chanchilla ta
Kaikua buruan.
Gorputz liraña zuen,
Gerriya chit mea,
Illea erporaño,
Urre kolorea;
Perla gisako ortzak,
Aoa chikiya,
Begiak beltz andiak,
Ezpaña gorriya;
Ibillian iñori
Ezer zor ez zion,
Itz batean, jendeak
Begiratzen, zion.
Lasterka bere buru
Zijoan itzketan,
Itz egiten zuela
Pozez era onetan.
Esne au nerea det,
Ala aitak esan dit,
Saldu ta diru asko
Niri emango dit.
Bereala beaitut
Arraultzak erosi,
Saski bat bete arraultz
¿Izango det noski?
Uda-berriya dator;
Maiz nere burua
Chitoz ikusiko det
Nik inguratua.
Egiten diranean
Ollanda, ollasko,
Artuko det ayekin
Dirurikan asko,
Erosteko ferian
Aurrera cherriya,
Beresitzen derala
Albait umaziya.
Ugari izan bait da
Chit aurten ezkurra,
Joaraziko diot
Laster tripaz lurra.
Nola izango duen
Urdaya lodiya,
Artuko det onekin
Nik diru andiya,
Eta erosiko det
Chalcho bat urrisa,
Umeak egin ditzan
Echekoen gisa.
Urte asko baño len,
Badet nik ustea,
Arkituko naizela
Ganaduz betea.
¿Ozta izango alda
Errian neskachik,
Dotea nik adiña
Izango duenik?
Asmo oyek egiten,
Ari dan artean,
Irristatzen zayozka
Bi oñak lurrean;
Adiyo aren esne,
Arraultz ta chitoak,
Adiyo cherri, chal ta
Dote guztizkoak.
Askotan dirudite
Gure esperantzak
Osoro chakurraren
Gaberdiko ametsak.
|