Erlikudun astoa
Samaniego
Asto bat zamatua
Guztiz erlikiaz
zijoan iñon ezin
Kabiz fantasiaz,
Zergatik, zutenean
Jendeak ikusten,
Belauniko ziraden
Bereala jartzen,
Eta bide zitzaion
Buru artan jarri,
Egiten ziotela
Belauniko ari.
Argatikan zeraman
Guztiz goratua
Eta aizez betea
Gaisoak burua.
Onela ikusirik,
Esan zion batek:
-¿Agur oyek iretzat
Dirala uste dek?
¡Ez dek besterik falta,
Baizika astoa
Adoratzea ala
Nola Jaungoikoa!
Makurtu ezak ire
Aizezko burua;
Ez dituk agur oyek
Iretzat, kaikua.
¿Ez aldakik dijoala
Kucha bat gañean
Erlikiaz betea
Ire bizkarrean?-
¡Zenbat asto badira
Gizorten artean!
Arkitzen diranean
Enpleo batean,
Sinistatzen oi dute
Gure kortesiak
Dituztela gugandik
Ayek mereziak;
Eta gero galtzean
Geren enpleoak
Gelditzen oi dirade
Len beziñ astoak.
|