Choarrea eta erbia
Samaniego
Arrano batek zuen
Erbi bat atzeman,
Eta zeukan itotzen
Bi atzaparretan;
Choarre batek, ustez
Toki segurutik,
Oju egiten dio:
¿Esaten ez dek ik
Ez dala lur gañean
Arkitzen mutillik,
Lasterka i ainbat
Joan ditekenik?
Orain ¿zertan ago ur,
Erbichoa, geldi,
Orren mutill ariña
Aizen ezkeroz i?
Onela itz egiten
Dion bitartean,
Gibirui bat gañera
Dator bat batean;
Artzen du choarrea,
Aren atzaparrak
Kentzen diozka bere
Burla eta farrak.
Iñork mundu unetan
Ez dezake esan,
Ur onetatikan nik
Ez det bear edan.
Usterik guchiena
Guk degun orduan,
Arkitu oi gerade
Besteen lekuan.
Argatikan beñere
Zori gaiztokoaz
Ez degu egon bear
Farraz eta burlaz.
|