Chicarra eta chingurria
Samaniego
Iduritzen zitzaion
Urrikigarria
Chicharrari auzoan
Zuen chingurria,
Zeren ikusten zuen
Lertutzen zanean
Denbora piskachobat
Ondutzen zanean.
Askotan esan zion,
Ez irriz, benetan,
Ez diat-lanik egin
Nere egunetan;
Eta uste diat nik,
Nere mutikoa,
Lan egiten duena
Dala chit astoa.
Zer, ¿ibilli bear dek
Beti arrastaka,
Ezin gari ale bat
Karraiaturika,
Erori, eta alcha,
Beti jira-bira,
Eramatiagatik
Ale bat kabira?
Bizi modu char ori
Utzak, chingurria,
Egin zak nik egiten
Deraden guztia.
Chingurriak jakiñik
Gurasoetatik,
Ezin biziko zala,
Egin bage lanik,
Chicharraren esanik
Ez zuen aditu,
Eta bere lanari
Oi zion segitu.
Bitartean chicharra
Zijoan pasatzen
Uda guzti-guztia
Sasian kantatzen;
Baña gaizki jo zion
Soñua kukuak,
Uda joan eta zuen
Atzeman neguak,
Eta nola bait duen
Kopet itsusia,
Joan ziran chichar kanta
Eta erausia,
Zeren bukaturika
Udako asea,
Otzak ekarri zuen
Berekin gosea.
Chicharra gelditu zan
Argala, umilla,
Este zimurtuakin
Eta erdi illa.
Oroitzen da auzoan
Badala zer jana,
Dijoa arrastaka
Chingurriagana,
Eta esaten dio
Doi doya argalez:
Adiskidia, dizut
Eskatzen mesedez
Zure gordaidutika
Piskacho bat zer jan,
Nolabait negu beltz au
Igaro dezadan.
Ikusi zuenean
Ain argal chicharra,
Chingurriak, egiñaz
Gogotika farra,
¡Ola! esaten dio,
¿Zu onontz chicharra?
Kantari ona zera,
Beargille charra.
Uda igaro dezu
Erausian, kantan,
Ni nebillen artean
Lertzen lan eta lan,
¿Eta orain nai dezu
Chingurri nekeak
Bete ditzaten chichar
Alferren esteak?
Ez, ez orrelakorik,
On da ikustea
Zer dan mundu onetan
Alfer izatea.
Ni len nekatu eta
Banoa jatera,
Zu geldi egon zera,
Zoaz kantatzera.
Lagundu bear zayo
Beargilleari,
Ez ordea beñere,
Jende alferrari.
|