Changurruak
Samaniego
Itz egiñ omen zuten
Batzarre batean
Changurruak atzerontz
Joateko gañean;
Ikusirik chit zala
Modu itsusia,
Eta dudarik gabe
Chit lotsagarria.
Nork bere umeari,
Esan omen zuten,
Erakutsi beaio
Aurrerontz ibiltzen;
Oitura au emanaz
Jaiotzen danetik,
Utzi gabe ematen
Atzerontz pausorik.
Biaramon goizetik
Omen dira asten
Umechoak aurrerontz
Erabilli-arazten,
Atzaparrak biguñak
Dituzten artean,
Aurrerontz eragiñaz
Atzerontz ordean.
Ari dira onela
Ziñez gurasoak
Egunoro zuzentzen
Umeen pausoak.
Alferrikan egiten
Dute alegiña,
Eziñ garaitu dute
Semechoen griña;
Atzerontz ikustean
Beren gurasoak,
Umeak daramatzi
Oien ejenploak.
Argatik changurruak
Gaur ere dabiltza
Beti atzerontz pauso,
Sokagille gisa;
Esaten digutela,
Emak ejenploa
Nai badek segitzea
Ire lezioa.
|