Berritsua
Samaniego
Tristan estudiante
Guztiz beartsua
Buru andikoa zan,
Baña berritsua.
Aberastu nai zuen,
Gutizi ona da,
Baldin bide onetik
Aberasten bada.
Baña guchi dirade
Galdetzen dutenak
Bideak diran charrak
Edo diran onak.
Asten da gure Tristan
Erriz-erri deitzen
Diela abereai
Itz egin-arazten.
Orra non bereala
Dakien erregek
Zer abillidadea
Dadukan Tristanek.
Bere-berealase
Deitzen du Madrilla
Onen gizon jakintsun
Guztizko abilla.
Errege asten zaio
Pozturik esaten:
¿Omen dakik astoai
Itz egin-arazten?
Badiat bat echean
Eta dek emea,
Luzaro edan diat
Nik aren esnea.
Berari zor zioat
Nere osasuna,
Geroztik uste diat
Derala laguna.
Orain aterako dek
Kontua emendik
Aren itza aditu
Naiko ote dedan nik.
Tristanek dio: jauna,
Da ezagutua
Chit gogorra duela
Astoak burua.
Berorren mesedeak
Amar urteetan
Astoa enzungo du
Ederki itzketan.
Gelara joan ondoren
Dator erregea
Zakela bat eskuan
Ontz-urrez betea,
Eta ematen dio
Tristani, esanaz:
Kontentu izango nak
Tristan, ire lanaz,
Baldin ikusten badet
Amar urteetan
Nere asto maitea
Nerekin itzketan.
Ez da, dio Tristanek,
Iztun famatsurik
Asto ori itzketan
Gainduko duenik.
Jill aren adiskide
Eta erritarra,
Au aditu ta ezin
Idukirik farra,
Asten zaio esanaz:
Deabruz betea,
¿Orrela engañatu
Beak erregea?
Iges egintzak, Tristan,
Lasterka emendik,
Ostikoka ez badek
Egon nai zinzilik;
Zergatik azkeneko
Tristanen pagua
Izango dek iltzea
Emen urkatua.
Jilcho, dio Tristanek,
Guztiz dek luzea
Eskatu eta eman
Diraten epea;
Amar urte oietan,
Kontu epe oni,
¿Ez gaituk ilko errege,
Astoa edo ni?
|