Belea eta azeria
Samaniego
Zur aritz luze baten
Tontor-tontorrean,
Bele bat gelditu zan
Joan dan egunean.
Bere mokoan zeukan
Gazta bai guria,
Borda leio batetik
Ebatsi berria.
Azeri bit irten zan
Arkaitzen artetik,
Eta igarotzen zan
Zur aritz azpitik;
Ozta zuen gaztaren
Usaia sentitu,
Gora begiratuaz
Bertan zan gelditu;
Ikusi zuenean
Ain gazta guria,
Zinzillika zerion
Aotik lirdia.
Geldi-geldi zegoan
Zur aritz azpian,
Gazta nai, eziñ izan,
Zalez errabian.
Bere barrenen zion,
¡Ezin gora igo!
Igotzen banaiz ere
Ez likek balio!
Zeren nik nai banuke
Argana gora joan,
Iges egingo likek
Bereala egan.
Zerbait beste gauzarik
Beaiat asmatu,
Tat tat orainchen bertan
Zaidak gogoratu;
Eziñ obeagoko
Pensamentuba dek,
Sei minutu baño len
Gazta nerea dek.
Agur adiskidea,
Dio betik deitzen,
Zure edertasunak
Nau oso zoratzen;
Moko oria dezu,
Luma beltz-urdiña,
Begia berriz galant
Argi eta fiña,
Itz batean zerade
Ain guztizko joia,
Non arkitu diteke
Beste bat doi-doia.
Sinistatu nazazu:
Dudarika bage,
Egaztien artean
Ziñake errege,
Zeran bezin ederra
Bazendu kantua;
Ala dezun, edo ez,
Or dago kontua.
Beleak aditzean
Lausengacho ura,
Sentitzen du beregan
Kantatzeko gura.
Ozta idikitzen du
Gaisoak mokoa,
Bereala lurrera
Gazta an dijoa.
Azeriak algaraz
Omen zion deitu:
Orren kanta ederrik
Ez det nik aditu.
Orain nik gazta jaten
Dedan bitartean,
Goza zaitez zu zere
Arrotasunean:
Jaungoikoak dizula
Luzaro osasuna,
Zure kantu eztia,
Zure edertasuna;
Kontentu izango naiz
Ni nere aldetik,
Tripa betetzen badet
Maiz zure mokotik.
Au esan, eta joan zan
Bere gaztarekin;
Belea gelditu zan
Sabel utsarekin.
Lausengarien itza
Duenak sinisten,
Onelakose chalmak
Ditu eramaten.
|