Auntzak eta akerrak
Samaniego
Munduan enbidia
Batak-besteari,
Izaten oi diogu
Chit maiz, edo beti.
Auntzak ikusirika
Zirala akerrak
Jendeen ara-bera
Guztizko ederrak,
Eta aiek eragin
Oi zutela farra,
Falta zitzaielako
Zinzillik bizarra,
joan omen ziran beren
Jaungoikoagana,
Esanaz: jauna, gatoz
Gaur berorrengana,
Adierazotzera,
Zer lotsagarria
Dan gutzaz egitea
Jendeak irria,
Zergatik kokotzean
Ez degun bizarrik,
Akerren motakoak
Gu ere izanik.
Jauna, gure kokotza
Bizarrez betea
Gelditzeko, asko da
Zuk nai izatea;
Esperantza daukagu
Echera emendik
Biurtuko gerala
Bizarrez jantzirik.
Jaungoikoa onetan
Zegoan glorian
Auntzak enzunaz, irriz
Lertzeko zorian;
Eta esaten die:
Zoazte emendik,
Ez esan orrelako
Chorakeriarik;
Baña negarrez auntzak
Omen ziran asi,
Arat-onat ibilliz
Beka sasiz-sasi.
Kupiturik orduan
Jainkoa guztia,
Eta artzen zuela
Manera eztia,
Orra, esan zioten
Bertatik bizarra,
Munduak egingo du
Orain zuez farra.
Kontrara gertatzen da
Gaurko egunetan
Akerrak auntz nai dute
Izan geienean;
Gizonak andre moten
Manerak arturik
Ikusten dirade maiz
Chimu biurturik.
Auntzak auntz beau izan
Akerrak akerra,
Gizonak indartsua,
Andreak ederrak;
Bestela buruz bera
Joango da mundua,
Eta geldituko da
Betiko galdua,
Ematen zaiolarik
Kulpa Jainkoari,
Nork eman bearrean
Bere buruari.
|