Astoa eta chakurra
Samaniego
Asto bat zamatua
Alporch andiakin,
Zijoan feriara
Nagusiarekin.
Echeko artzanorak
Naiz bai, naiz ez deitu,
Beti-beti ondotik
Oi zion segitu.
Ibilli ziranean
Irubat legoa,
Gure nagusi orrek
Sentitzen du loa.
Gelditzen du astoa
Bide bazterrean,
An bazkatzen dabillen
Lo egin artean.
Etziten da soroan,
Asten da zurrungaz,
Oroitu gabetanik
Astoaz, ez zamaz.
Bazebillen astoa
Soroan bazkatzen,
Eta chakurrak zion
Atzetik jarraitzen;
Baña nola astoa
Zan guztiz andia,
Atzeman ezin zion
Ortzaz janaria.
Orduan bi eskuak
Gorontz alchaturik,
Asitzen zan ibiltzen
Chutika jarririk,
Eta asto gaiztoak
Alcharik bizkarra,
Egiten zion beti
Burla eta farra,
Esaten ziolarik:
¡Au bai komedia!
Dirurik itsuaren
Chakur dantzaria;
Eta onek esaten
Dio astoari,
Piskacho bat, maitea,
Berontz makurrari.
Onela dabiltzala
Poliki jostatzen,
Leoi bat basotikan
Zaye ateratzen.
Artzanora lasterka
Badijoa andik,
Utzitzen duela an
Astoa bakarrik:
Onek egiten dio
Ari deadarra,
Ark berriz urrutitik
Egiten du farra.
Asto gasoa il zan,
Ez dago dudarik,
Eskarmentu eder au
Guztioi utzirik.
Besteak laguntzea
Guri nai bedegu,
Guk ere besteai
Lagun beaiegu.
|