Artzaia eta ardiak
Samaniego
Atozte onontz laster,
Atozte anaiak,
Deadar egiten du
Perucho artzaiak;
Otso andi bat dator
Mendi oiek bera,
Zuzen zuzen onera,
Ardiak jatera.
Badijoaz anaiak
Bi chispa arturik,
Beldurrez geldi dedin
Ardi gabetanik.
Allegatzen dirade
Lertzeko zorian,
Eta ez da ageri
Otsorik mendian;
Biurturik badaude
Soseguz echean,
Orobat gertatzen da
Biaramonean.
Bigarren chalmak dauzka
Chit ereztaturik,
Urrengoan ez dute
Egiten askorik.
Orduan egiazki
Otsoa jachi zan
Menditik artaldera,
Eta an asi zan
Ardirik galantenak
Iltzen eta jaten;
Eta lastima zana,
Artaldea galtzen.
Gezurra esan zuen
Bi bider artzaiak,
Eta ez zioten nai
Sinistu anaiak.
Gezurtiak egia
Baldin badu esaten,
Gezurtia dalako
Ez zayo sinisten;
Onela egiten du
Beretzat kaltea,
On da beti egia
Non-nai esatea.
|