Arrantzalea eta arraya
Samaniego
Askotan oi bezala,
Jaan zan ibaiera
Bein batean gizon bat
Arrantz egitera:
Ozta amuaz zuen
Ur gaña ikutu,
Arrai chiki pollit bat
Zuen arrapatu.
Bazebillen zinzillik
Saltoca amutik,
Baña ez zan iñolaz
Iges egiterik.
Etsi zuen orduan
Chit amorraichoak,
Esaten omen zuen
Amutik gaisoak;
¿Zertako nazu zuk ni
Chiki char gaztea?
¿Nola nai dezu zure
Tripa betetzea?
Urte biko ibaian
Utzitzen banazu,
Andi eta gizena
Atzemango nazu:
Orain berdiñ, egia
Garbi esateko,
Ez naiz agin-tarte bat
Zuri betetzeko.
Amorraichoak zuen
Ustez arrazoya;
Gero izango zuen
Obea sasoia:
Baña arrantzaleak
Eskuan arturik,
Eranzun omen zion:
Aurrekoetatik
Chit errepain eder bat
ikasi nian nik:
On dek ik aditzea
Gaur nere aotik:
Obea dek eskuan
Seguru choria,
Ez airian dabillen
Egazti andia:
Oakit paderara,
Oakit isillik,
Esperantzak ez oi dik
Betetzen triparik;
Perrejill-tipulakin
Olio tartean,
Igari egingo dek
Prejitu artean.
Arrantzalearentzat
Ez da zer esanik,
Zerren gizonarentzat
Jaunak ala nairik,
Dirade abereak,
Chiki ta andiak;
Baita ere arraiak,
Eta egaztiak;
Bestela izango zan
Chit kupigarria
Emen ikusten degun
Amorrai chikia;
Gaizki dirudiena
Da arrantzalea,
Gaisoaz far-egiñaz
Ala egotea.
|