Aizkora eta kirtena
Samaniego
Egur-gille bat
Sort egitera
Joan zan basoan barrena,
Eta bidean
Galdu zitzayon
Aizkoratikan kirtena.
Sort egiteko
Beste berri bat
Egin nairik aizkorari,
Gaya eskatzen
Asi zitzaien
An zan arbol bakoitzari.
Iñork ez zion
Gairik eman nai,
Eta arteak bakarrik
Adar mecho bat
Eskeñi zion
Gaso artaz kupiturik;
Kirten berria
Egiñ ondoren
Sartzen dio aizkorari,
Eta golpeka
Asitzen zaio
Arte arise berari.
Au ikusi ta
Asten dirade
Zumarrak eta lizarrak,
Arte onaren
Kontra egiten
Oju eta deadarrak.
Asto andia,
Esaten die,
¿Ez alekien oraindik,
Egur-gilleak
Bizi dirala
Guk galtzen degun bizitik?
Orra zer esker
Ematen dian;
Orain asi dek igandik,
Sarri ez geatzik
Bat bakarrikan
Basoan utziko zutik:
Iri bakarrik
Egin bazian
Tonto-tzar orri, kaltea,
Ezer ez uen,
Baña guretzat
Ez dek izango obea.
Bere etsaiari
Eman badio
Noizbait norbaitek eskua,
Len edo gero
Ikusiko du
Galdurik bere burua.
|