Bizitza ezkutua
Ancelle
Azia,
aizetara jaurtitzen da ugari;
gero, estaldu, lur-azpian gorde.
Otz aundiak, elurrak,
Il egiten duela dirudi.
Neguko epe luzeen geldi egona!
Eriotz-Ixiltasuna soro gaiņean...
"Gari-alea iltzen ez baldin ba'da..."
Eta, alere, bertan eratzen da
guro maietako ogia.
Ama, etxe barruan gorderik,
bere lagun, jai ta batzarretarako
ezkutatu zaigu oso-osorik.
Amatasunaren gau luzean sartua,
agur dagio pixkaka pixkaka
maite zuen guztiari. Guztiz erantzi
ta iltzera doala uste du, aurki.
Ta, alera, bere errai-muiņean,
ta gero bere biotz-ondoan,
sukaldea, aberria, elizea ta zorua
beteko dituzten bizitzak
poliki-poliki eratuz dijoazte.
Ama izango ote? Gure maite-muiņoan
zure arnas sortzaillea, ene Jainko,
berriz ere igaro ote zaigu?
Bildurra ta poza,
bai, aukeratua izanaren poz zorakorra...
Senar: atoz nere eskui-aldera.
Itz dagizut. Aditzen ote, esaizu?
Begira..., aurtxo bat, bat geiago
gure supazterra ugaritzera.
Emen izango zaitut, ezta?
Etzera askorik urrutiratuko?
Lagun zakizkit... Ain da eder!