Eskual-Herriaren Amodioa.
Salaberry.
1
Maite ditut izarrak,
Ilhargi berria;
Errekan chirriparen
Arrabots eztia.
Menditik erortzen den,
Uraren jauzia,
Bainan maiteago dut
Eskualdun-Herria.
2
Maite dut nik goizean,
Iduzki churia,
Bai eta itsasoko
Olhato handia,
Arbola pean dagon
Sor-lekhu maitea;
Denak baino gehiago
Eskualdun- Herria.
3
Baratze loretan,
Maite du lilia;
Arboletan khantuz
Hari den choria,
Aldean phasatzean
Maitearen irria;
Zenbatez maiteago,
Eskualdun-Herria.
4
Bizia eman arte
Maite dut etchea,
Semeak, emaztea
Nere familia.
Yainkoak eman bezat
Bethikotz grazia,
Sekulan ez uzteko
Eskualdun-Herria.
|