Artzain gazte batek Ameriketatik
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
1
Aire chahar batean zonbait pertsu berri
Onturik nahi nuzke Herrirat igorri,
Goraintzi erraiteko gazte laguneri
Eta oroz gainetik aita-ta-amari.
2
Adio erranikan zonbait urthendako.
Utzi ditut neureak hemen bizitzeko,
Gibelerat naizela berriz itzuliko,
Bihotzean sartua ez baitzait jalgiko.
3
Artzain bizi-moldeaz nahi dut mintzatu,
Asko berri baitire makurrik agertu:
Aitamek duztenean noizbait irakurtu,
Hemengo beren semez zer dute pentsatu?
4
Gure bakartasuna baitute aipatzen,
Nehor ikusi gabe girela ibiltzen,
Gutaz bekaitzi dena da hola mintzatzen:
Kalifornian bethi ez gira hunatzen.
5
Partida ederra dut nik segurik zaintzen:
Bi mila pasaturik, hirurat ez heltzen;
Askotan iguzkiak ohean nau hartzen;
Froga da ez naizeta batere nekatzen.
6
Primaderan artzaina deserturat doa;
Astoan ohe, tresnak eta jatekoa:
Nor urusago nola artzain mendikoa?
Urthearen buruan ai zer kontchadoa!
7
Uda iragan-eta gohora mendian,
Luzernetarat jausten larrazken hastian;
Bakarrenak baitire lehertzen ordian;
Bainan badugu ardi oi Kalifornian.
8
Neure fedea ez dut hemen ukatuko:
Jaunari grazia bat diot galdatuko,
Orai arte bezala azkar egoiteko
Gerochago herrirat sendo itzultzeko.