Komediantiak
Salaberria, Leandro
1
Bizi modu berri bat
orain degu artu,
Leandro'k kantak jarri,
Arandia'k saldu,
askotan patrikaran
sosik ez daukagu,
zerkait ofiziyotan
saiatu biargu.
2
Gure Errenteriyan
komediantiak
igande gau batian,
txit balientiak,
alabak eman arren
dade fuertiak
etzuben miņik artzen
ni jo bitartian.
3
Alabak grizuakin
aita zuen jaso,
beste bat ere egingo
lukela airoso,
ni nonbratu ninduten
kuadrillan pailaso
egiņalakiņ jota
niņuen eraso.
4
Ortzaz gora jarri zan
onradamentian,
etzuen uste baņa
beretzat kaltian,
pailasok esan arren
jartzeko gaņian,
publikua ejuka:
-jozak muturrian.
5
Pailasoren esana
nik ez konprenditzen,
gero publikuari
asi naiz galdetzen,
berriz ere lengua
zuten esplikatzen,
jo eta ez omendu
miņikan artutzen.
6
Asi giņadenian
dili edo dale
intenziyo fiņakiņ
tranpa aundi gabe,
orain komedi ederrak
egiten dirade,
baņan ez guriakin
konparatzeko-re.
7
Gabaetan pailasok
ura pantasiya,
astuak bezela egiten
zuen irrintziya,
alabari jotzeko
nai zuen guztiya,
nik deklaratu nuen
arren maleziya.
8
Alkatia etorri
zaian beriela,
esan ziran merezi
nuela kartzela.
-Ik zer motiboz jo dek
pailaso orrela?
-Berak esandu miņik
artzen ez duela.
|